XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta zergatik ez dut nik ere zer edo zer asmatuko?, esan zuen bere baitan.

Ohetik altxatu, koadernoa, arkatza eta kitaborroia hartu, eta guzti horrekin ohera itzuli zen berriro.

Burukoa bizkarraren kontra jarrita eseri, arkatza hortz artean estutu, eta burua jirabiran jarri zuen, istorio baten bila.

Pixka batean horrela egon eta gero, arkatza dantzan jarri zuen paperaren gainean: idazten ari zen!.

Tarteka-marteka geldialdiak egiten zituen, zenbaitetan aurretik idatzitakoa kitaborroiaz ezabatu, eta beste batzuetan, pazientziarik gabe, gaizki jarritakoa gainetik tatxatu eta aurrera jarraitzen zuen.

Honelaxe geratu zen Patriziaren idazlana: Andereño Milagrosek gaitz bat zeukan.

Gaixotasun bat.

Eskolan ez genion notatzen beti alai zegoelako.

Baina berak bazekien gaizki zegoela.

Joan da medikuarengana eta medikuak esan dio: oso gaizki zaude, andereño Milagros, eta operatzen ez bazara hil egingo zara.

Orduan andereño Milagrosek esan zuen: bai, bai, operatu egingo naiz.